XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Beno, prolemarik kezkagarriena konpondu diagu - esan zuen Julenek -.
Beheko jakigelara ere joan behar diagu ogi eta opil bila.
- Eta ura? Urik ba al zegon uhartean?.
- Baietz uste diat.
- Han bazegok potzu bat, eta balde bat eramanez gero, nahiko ur izango diagu.
- Nik, badaezpada ere urontzi bat neraman, baina orain denok goazenez, hiru bat ontzi eraman beharko ditiagu - zioen Gorkak -.
- Nik bazekiat non aurki genitzakeen horrelako ontziak.
Ontziak hartu eta ur preskoz bete zituzten eta zakuen ondoan utzi.
Hunkigarria zen benetan gauza hauek guztiak gau erdian egitea.
Ane kurrixkari
Jakigelan, egin berria zegoen opil mordoxka aurkitu zuten.
Haragi-opil bat ere hartu zuten eta Tim haragi usainaren atzetik zebilenez, Julenek errieta egin zion.
- Zerbait berotu nahi badugu, txalupan zeukeat labexka bat.
- Horregatik erosi nian alkohol metilikoa.
- Ez zenekitela?- zioen Gorkak -. Eta pospoloak labexka
- Argi egiteko zer hartuko dugu? Linternak ez dituk nahikoa eta kandelak ere hartu egingo ditiagu.